viernes, 7 de junio de 2013

Aitz Zorrotza (Nodo)

Nola Heldu: Atxarte-tik (280m), Elosu-ra doan bidea hartuko dogu. Laister orratz txiki bat ikusiko dogu gure eskumatara, Aitz-zorrotza. Untzillaitz azpian dago kokatuta, ekialdean, Atxarten.
Eskalada bideak: Hastapenerako egokiak dira Aitz Zorrotzean ekipatutako bide gehienak. 
Ekipamentua: Nahiz eta kirol eskaladako ekipamentua euki, txaparen bat edo beste nahiko zaharkituta egon daiteke. Bilgune desberdinak topatuko doguz, beraz, bilguneak egiteko, rapelatzen ikasteko eta horrelako gauzetarako leku aproposa da.
Nahiz eta leku oso interesgarria ez izan, orratzaren tontorra egitea polita da. Plan gomendagarria, alboko sektoreekin eskalada eguna batzea da. 
Bestalde, iñoiz ez badozu eskalada klasikorik egin, eta hasi nahi badozu, leku egokia da frogak egiten hasteko eta txapak eta fisuak alternatzeko, rapelak egokitzeko etab.

Igertu-ren argazkia
NIKON E4300 21/10/2006

Krokisak


1.- Itzal
1992.an zabaldua
Desnibela: 25 mts.
Zailtasuna: 6a+

2.- Sartalde
1992.an zabaldua
Desnibela: 20 mts.
Zailtasuna: 6a

3-12.- Hastapenerako egokiak