Hego Untzillaitz

Blog honetan Hego Untzillaitz-eko krokisak aurkituko dituzue.

Atxarte

Blog honetan Atxarteko krokisak aurkituko dituzue.

Hego Untzillaitz

Blog honetan Hego Untzillaitz-eko krokisak aurkituko dituzue.

Hego Untzillaitz

Blog honetan Hego Untzillaitz-eko krokisak aurkituko dituzue.

Hego Untzillaitz

Blog honetan Hego Untzillaitz-eko krokisak aurkituko dituzue.

viernes, 14 de junio de 2013

Hau duk Hau!! (120m, 7a+) - Labargorri -

Gogor zabizenentzako bide hau gomendatzen deutsuet oraingoan. 120m-tako 7a+ graduko bidea. Luzerik gogorrena 3.ena da, besteak askoz errezagoak dira. Friend eta fisurero batzuk eramatea gomendagarria da.
Bideari buruz, hurrengoa esan daikegu:
L1: V+, 5 txapa
L2: 6a, 6 txapa
L3: 7a+, 8 txapa (Hirugarren bilgunea, R3, txapa birekin hornituta dago)
L4: V, Txapa 1



jueves, 13 de junio de 2013

Tiempo de valientes (110m, 7b+) - Labargorri -

Vía durísima de 110m de 7b+ de dificultad. Para realizarla necesitaremos 18 cintas express. Transcurre por al lado de la vía Golos.
El descenso se hace andando por la cara Norte o si queremos rapelarla, necesitaremos una cuerda de 80m.


viernes, 7 de junio de 2013

Aitz Zorrotza (Nodo)

Nola Heldu: Atxarte-tik (280m), Elosu-ra doan bidea hartuko dogu. Laister orratz txiki bat ikusiko dogu gure eskumatara, Aitz-zorrotza. Untzillaitz azpian dago kokatuta, ekialdean, Atxarten.
Eskalada bideak: Hastapenerako egokiak dira Aitz Zorrotzean ekipatutako bide gehienak. 
Ekipamentua: Nahiz eta kirol eskaladako ekipamentua euki, txaparen bat edo beste nahiko zaharkituta egon daiteke. Bilgune desberdinak topatuko doguz, beraz, bilguneak egiteko, rapelatzen ikasteko eta horrelako gauzetarako leku aproposa da.
Nahiz eta leku oso interesgarria ez izan, orratzaren tontorra egitea polita da. Plan gomendagarria, alboko sektoreekin eskalada eguna batzea da. 
Bestalde, iñoiz ez badozu eskalada klasikorik egin, eta hasi nahi badozu, leku egokia da frogak egiten hasteko eta txapak eta fisuak alternatzeko, rapelak egokitzeko etab.

Igertu-ren argazkia
NIKON E4300 21/10/2006

Krokisak


1.- Itzal
1992.an zabaldua
Desnibela: 25 mts.
Zailtasuna: 6a+

2.- Sartalde
1992.an zabaldua
Desnibela: 20 mts.
Zailtasuna: 6a

3-12.- Hastapenerako egokiak

lunes, 3 de junio de 2013

Big Bang - 125m, 6c -

3. Espoloian dagoen, 1985. urteko bide bat aurkezten deutsuet oraingoan. Beranduago 2011.an berrekipatuta izan zan. Bide erdi-ekipatu bat da, beraz komeni da friends-ak eramatea.
Bide oso polita da, batez ere bigarren luzea.
Disfruteu deizuela.
Bidea berrekipatzeko irizpideak hurrengoak izan dira:
Espitak paraboltez aldatu dira eta hiltzeak zeuden lekuetan friend edo fisureroak erabiltzeko garbi itxi dira, behintzat leku onak izan badira, bestela hor ere paraboltak ipini dira.

Bidearen 3. luzeko lehenengo txapa falta zan, baina berriro ipini dabe.